Euskal Herriko irrati nazionala sortzeko elkartea aurkeztu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 24a, 14:49

Euskal Herriko irratia sortzeko helburua izango duen Azti-Begia elkartea aurkeztu zuten larunbatean (urtarrilak 22) Andoainen. Iñaki Altuna elkarteko kideak adierazi zuenez, gaur egungo Euskal Herriko irratigintzan dagoen "hutsuneari" erantzuteko asmoa du elkarte berriak. Irrati berria nazionala izango da, Euskal Herri osora iritsiko da eta Euskal Herrian hitz egiten diren hiru hizkuntzak erabiliko ditu. Ezkerretik eskuinera Luzien Etxezaharreta (Gure Irratia), Itziar Arteaga (Egin irratiko esatari izandakoa), Iñaki Altuna (Garako langilea), Idoia Blanco (Hala-Bedi) eta Mikel Peruarena (Arrosa).

Gaiaren inguruko berriak:

Euskal Herriko irrati bat sortzeko bidea hasi du Azti-Begia elkarteak - Berria (2005 Urt 23)

Irrati herritar nazional berri bat sortzeko bideari ekin dio Azti-begia elkarteak - Gaztesarea.net (2005 Urt 22)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun