Hiri-hondakin solidoen bilketak %9,8 egin du gora Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 24a, 19:48

Erandioko Udalak 2004an bildu duen hiri-hondakin solidoen kopuruak %9,8 egin du gora, aurreko urtearekin alderatuta: guztira 9.781.151 kilo hondakin jaso ziren igaz; 2003an eta 2002an, 9.452.159 eta 9.287.262 kilo, hurrenez hurren. Bildutako hondakin guztietatik gehien-gehiena (%87,58) etxeko zaborrak izan dira (8.566.462 kilo). Horietatik 8.434.940 kilo bildu ziren 2003an eta 8.349.200 2002an.

Beirari dagokionez, 2004an 351.425 kilo jaso ziren (bildutakoaren %3,59). 2003an 338.417 kilo eta 2002an 296.704 kilo. Ontzien kasuan, 193.514 kilo jaso ziren 2004an (bildutakoaren %1,98), 182.596 kilo 2003an eta 170.632 kilo 2002an. Etxeko gauzetan, 259.960 kilo jaso ziren 2004an (bildutakoaren %2,66), 64.000 kilo 2003an eta 61.540 kilo 2002an.

Fluor gehiago eta paper gutxiago

Fluor kopuru gehiago ere bildu zen: 380 kilo 2004an eta 211 2003an. Paper gutxiago bildu zen, ordea, 2004an: 405.130 kilo (bildutako hondakin guztien %4,14). 2003an 429.440 kilo jaso ziren eta 408.546 kilo 2002an.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun