Gazte auzipetuen aldeko atxikimendu biltzea egingo dute internet bidez

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 24a, 20:44

Azken asteotan hainbat izan dira, "Jarrai-Haika-Segi" sumarioa dela eta, auziperatuko dituzten 42 gazteen aldeko elkartasun ekimenak. Haientzat guztira 654 urteko eskariak egin ditu Enrique Molina Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak. Oraingoan, babes horri modu zabalagoan heltzeko hautuari helduta azaldu da sarean webgune berria. www.gazteriaurrera.org gunean zintzilikatu dute gazteei babesa azaltzeko bost puntuko manifestua. Norbanako gisa edo kolektibo gisa atxikitzeko aukera dago webgunean. Aipatu beharra dago, Aiboa Casares Astrabuduako presoa dagoela epaituko dituzten gazteen artean, 14 urteko espetxe zigorra eskatzen dute berarentzat.

Gaiaren inguruko berriak:

Erasoei hortzak erakutsi! (2005 Urt 15)

Haika-Segi sumarioaren aurka ehundaka gazte manifestatu dira Astrabuduan (2005 Urt 14)

Institutuko zuzendaritzak geldialdia egiteko eskubidea urratu du (2005 Urt 14)

"Gazte eta errebelde jarraitzeko" deia egin dute Leioako campusean (2005 Urt 13)

Segik eskualdeko manifestazioa deitu du ostiralerako (2005 Urt 11)

Casaresentzat 14 urteko eskaera egin dute "Segi-Haika" auzian (2005 Urt 04)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun