Metro Bilbaok zerbitzu bereziak eskainiko ditu biharko Kopa partida dela eta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 24a, 21:16

Metro Bilbao garraio konpainiak zerbitzu bereziak eskainiko dituzte bihar Athleticek eta Valladolidek San Mamesen 21:00etatik aurrera jokatuko duten Errege Kopako partida dela eta. Norgehiagoka metroa baino beranduago amaituko dela kontuan hartuta, Metro Bilbaok aldaketa horietara egokitzea erabaki du, eta, horretarako, partida ondoren ohiko ordutegia luzatuko du, San Mameseko geltokitik irten eta Etxebarri, Sestao eta Plentziara joango diren trenak jarriz.

Beste batzuetan bezala, aldizkako bezeroei gomendatzen die bidaia hasten denean joan-etorriko txartela ateratzeko, horrela ilarak saihestuko dira txartel-makinetan. Era berean, lekuetara apurka-apurka heldu eta irtetea ere gomendatu du konpainiak, jendearen joan-etorriak erraztu eta pilaketak saihesteko.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun