Emakume bat larri zaurituta Erandion bi autok elkar jotzean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 25a, 09:29

Eguraldi txarrak auto istripu bat baino gehiago eragin zuen atzo Euskal Herriko errepideetan. Besteak beste, Erandion Nissan Almera eta Mercedes Benz markako bi autok elkarren aurka jo zuten, C-6311 errepidean, 14:00ak aldera. Ezbeharraren ondorioz, bi autoetako bat gidatzen zuen 29 urteko emakumea Basurtuko ospitalera eraman behar izan zuten, larri zaurituta. Istripuaren eraginez Ertzaintzak, une batez, errepidea moztu behar izan zuen. Minutu batzuetan auto-ilara luzeak sortu ziren Erandio parean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun