Utarsus goitizenarekin sinatu ohi zituen bere lanak Unzueta´tar Sorne, Sabino Aranaren alfabetoa irakurtzeko moldeari jarraiki, eta, horregatik noski, batek baino gehiagok uste izan zuen gizonezkoa zela idazki horiek sinatzen zituena. Nolanahi ere, Sorne Unzueta ez zen bere ponte izena izan, Concepcion baizik, baina, hain zen abertzalea, non euskarazko izena erabiltzen hasi zela euskara ikasteaz bat.
Sorne Unzueta ez zen izan bere garaiko emakume idazle bakarra. 1936ko gerra aurreko garaia oso interesgarria izan zen literaturari dagokionez, eta Aitzol, Lauaxeta, Orixe eta Lizardiren garai berberean idazten zuten emakumezko gehiago izan ziren, ezezagunagoak izanagatik. Sorne Unzueta horietako bat izan zen. Bistan da, gu ez ginen huts-hutsetik hasi poemak idazten. Gu baino lehenago aritu ziren besteak: gure kezka berberei buruz batzuetan, baina dagoneko lorpenak direnak aldarrikatuz besteetan.
Berria egunkarian 2005eko urtarrilaren 25ean argitaratutako artikulua.
Gaiaren inguruko berriak:
Sorne Unzueta 'Utarsus' euskal idazlea hil egin da (2005 Urt 14)