Hiru lagunen arteko maitasun istorioa kontatzen duen "Wild side" filmak jaso du Zinegoak-en sari nagusia, film luze onena izanik. Sebastien Lifshitz-ek zuzendutako lanak iaz Berlinalen izandako harrera ona Teddy saria irabazi zuen berretsi du Bilboko jaialdiko epaimahaiak. Lesbianismoa genero ikuspegitik ondoen aztertzen duen filmari emandako saria, berriz, Tina Cesa Ward estatubatuarraren "In their absence" lanarentzat izan da.
'El Che de los gays'
Arturo Alvarez Roa txiletarraren "El Che de los gays" lanak Victor Hugoren bizitza du ardatz. Oso gaztetatik Askapen Homosexualeko Mugimenduan militatzen hasi zen Victor Hugo, eta Txileko gay, lesbiana eta transexualen bazterketaren aurkako borrokaren eragile nagusietako bat bihurtu zen. Jendearen arreta bereganatzeko modu bereziak, ordea, laudorioak eta kritikak ekarri zizkion. "El Che de los gays" dokumentala Txileko Viña del Mar hiriko jaialdian estreinatu zen duela hilabete batzuk, eta Bilbokoa izan da lehen aurkezpena Europan.
'A different war'
Nadav Gal israeldarraren "A different war" filmari dagokionez: Eskolan David erregearen rola jokatzeko hautatua izan da Nuni haurra, baina berak nahiago zuen printzesaren rola jokatu. Samurtasun handiko istorioak Palestinaren eta Israelen arteko gatazka du atzean. Film hau Madrilgo eta New Yorkeko gay eta lesbianen zinema jaialdietan aurkeztu zen iaz.
Gaiaren inguruko berriak:
Zinegoak badator Uribe Kostara (2005 Urt 24)
Zinegoak 2005eko lau filme eskainiko dituzte Getxo Antzokian (2005 Urt 12)
Getxo, Leioa, Berango eta campusa ere hartuko ditu Zinegoak 2005 jaialdiak (2005 Urt 11)