Lehenengoan, Errekaganekoek Udalari "zuloz, putzuz eta lur desberdinduz" betetako kalearen "egoera penagarria" dela eta "behin eta berriz" egindako kexak ezagutu eta haiekin bat datorrela dio PPk.
Bigarrenean, "hain egoera penagarrian" dauden Errekagane eta "udaleko beste kale batzuk konpontzea behin eta berriz eskatu" duela jakinarazi du Getxoko PPk.
Hirugarren puntuan, PPri "Udal Gobernuak emandako erantzuna 2005ean errepideen konponketarako aurrekontua 1.729.000 eurotan (288 milioi pezeta) txikitzea" izan dela esan du PPk. Horregatik, "aurreko urteetan" Errekagane kalea "ez bazen konpondu, zer itxaron daiteke orain?" galdetu dute popularrek.
Laugarren puntuan, "Errekagane eta Getxoko beste kaletako auzokideok errepide duinak dituen herri batetaz goza dezagun Getxoko Alderdi Popularrak ekimenak aurkeztuz eta borrokatuz" jarraituko duela dio Marisa Arruek. Bukatzeko, popularrek auzokideak haiekin harremanetan jartzeko eskatu dute.