Presoen status politikoaren alde, euskal presoak Euskal Herrira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 25a, 21:50

Honen bitartez Getxo Bizia herri plataformak datorren barikuko Getxoko udal batzarrerako aurkeztu duen mozioaren berri eman nahi dizuegu. Getxo Biziak bat egiten du presoek urtarrilean hasi berri duten borrokaldiarekin eta agente politiko gisa dagokien status politikoarekin ireki behar den prozesu politikoan parte har dezaten, Euskal Herrian egon behar dutela aldarrikatzen dugu. Getxoko Udaleko Osoko Bilkurari ere honekin bat egin dezan eskatzen diogu.

Aldi berean mozioa udal batzarrean gainontzeko beste gaiak bezala eta Getxo Biziaren parte hartzearekin eztabaidatua izan dadin exijitzen diegu udal gobernu eta alkateari.

Getxo Biziak aurkeztutako mozioa irakurri:

Status politikoaren alde, euskal presoak Euskal Herrira

Gaiaren inguruko berria:

Ezker abertzaleko plataformek euskal presoak Euskal Herriratzea eskatuko dute (2005 Urt 10)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun