Horretaz gain, Garzonek txosten bat igorriko dio EAEko Auzitegi Nagusiari, Arnaldo Otegik, Jon Salaberriak, Joseba Alvarezek, Josu Urrutikoetxeak eta Joseba Permachek delitu horiek egin ote dituzten aztertzeko eskatuz. Azken horiek eusko legebiltzarkideak dira.
Gainera, herriko tabernen enbargua berretsi egin du Garzonek, "kale indarkeriak eragindako kalteen kalte ordainen erantzule zibilak" direla iritzita.
267 orriko auzipetze auto horretan jakinarazten du, beraz Garzonek, Batasunako 36 kide horiek epaituak izango direla.
Gaiaren inguruko berriak:
Herriko tabernen auzia dela eta, gaur bertan joan da deklaratzera Maite Amezaga (2005 Urt 21)
Jose Luis Franco eta beste 34 batasunkide epaitzea eskatu du Espainiako Fiskaltzak (2005 Urt 17)
Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Batasunako 36 kide epaitu egingo dituztela jakinarazi du haien kontrako auziperatze autoaren bidez, Jose Luis Franco argazkian eta Maite Amezaga algortarrak tartean. Han, Garzonek berretsi egiten du joan zen astean Juan Moral fiskalak eskatutakoa, baina aldaketa batzuk egin ditu. Moralen eskarian agertzen zen Joseba Urkijo ez epaitzea erabaki du Garzonek, baina eskari hartan ez zeuden Antton Morcillo eta Santi Kiroga bai. "Herriko tabernen bidez ETA finantzatzeko dirua desbideratzea" leporatzen die, eta "talde terroristako kide" izateagatik epaituko ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak.