Euskal Herrian Euskarazek EBeko Itunari ezetz esatea proposatu du, "ez duelako euskararen herria aitortzen"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 25a, 23:07

"Europako Konstituzio Ituna Euskal Herriarentzat kaltegarria da. Izan ere, euskararen herria ez dago aitortua. Hots, herri gisa ez gara existitzen, eta, gainera, gure geroaz erabakitzeko dugun eskubidea ere urratzen du. Bestalde, Itunak ez ditu euskaldunon hizkuntza eskubideak errespetatzen". Hala mintzatu dira Mikel Irastortza eta Gabi Basañez Euskal Herriaren Euskarazeko ordezkariak Bilbon emandako prentsaurrekoan. Hori dela eta, otsailaren 20an egingo den erreferendumean Europako Konstituzio Itunari ezetz esatearen beharra nabarmendu dute. EHEren ustez, "Ituna onartuz gero, gure herria eta hizkuntza baztertuak izango dira. Beraz, herri gisa euskara zapaltzen duen itunari ezetz esatea funtsezkoa da".

Euskal Herri osoan bezala, Uribe Kostan ere sinadura bilketa egongo da nahi duek orok atxikimendua emateko agiriari.

Irakurri EHEk kaleratutako agiria:

Europako Itun Konstituzionalari euskaltzaleok ezezkoa emateko agiria

Gaiaren inguruko berriak:

EHE: "Ituna hizkuntza gatazka areagotzeko apustu garbia da"
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun