Euskaltegi pribatuek diote Jaurlaritzak ez duela "konpromisorik" hartu nahi

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 26a, 21:09

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako euskaltegi pribatuetako hainbat lagunek protesta ekitaldia egin zuen atzo (urtarrilak 25) Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren aurrean. Euskaltegietako bozeramaile Mailu Lasartek azaldu zuenez, Eusko Jaurlaritzak ez du "konpromisorik" hartu nahi eta helduen alfabetatze eta euskalduntzea "bukatutzat" jo nahi du. Kultura sailburu Miren Azkarateren esanetan aldiz, euskaltegi pribatuentzat aurtengo aurrekontuetatik bideratutako diru laguntza ez da iazkoa baino txikiagoa. Azkarate negoziatzen jarraitzearen alde agertu zen.

Besteak beste, Uribe Kostan bost euskaltegi ditu AEKk: Lauaxeta (Algorta), Gorliz, Lamia (Leioa), Jentilbaso (Plentzia) eta Nikola (Sopela). Bai & Byk, berriz, zentroa du Algortan. Eskualdeko gainontzekoak udal euskaltegiak dira, Algortako Jose Antonio Agirre izan ezik. Hala ere, azken hau ekimenera batu den ezin izan du konfirmatu oraindik UKBERRIk.

Gaiaren inguruko berriak:

Euskaltegiek Lakuara eraman dute protestaldia (Berria)

Euskaltegiek Kultura Sailaren «konpromiso eza» salatu dute (Gara)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun