Beste alde batetik, Karmele Solagurenen hilketa salatzeko egin zuten protestagaitik zazpi asteburutako isolamendu zigorra jaso dute Navalcarneroko (Madril) espetxean dauden euskal preso politikoek. Bertan dago Arkaitz Goikoetxea algortarra.
Urtarrilak 24an ere, txanda aldaketa zela eta, 15 minutuko enkartelada egin zuten patioan espetxe horretan. Euskal Herriratzea eta status politikoa aldarrikatu eta isolamenduaren aurka agertu ziren.
Gaiaren inguruko berriak:
Uribe Kostako beste bost presok hartuko diete txanda Gallastegi eta Garridori (2005 Urt 21)
Orkatz Gallastegik eta Karlos Garridok egingo dute bigarren txanda (2005 Urt 13)
Astebete egin dute itxita Bilbaok eta Garciak (2005 Urt 11)
Ezker abertzaleko plataformek euskal presoak Euskal Herriratzea eskatuko dute (2005 Urt 10)