Horiez gain, eta urte osoan zehar ikuskizuna antzezteko aukera izateko, hiru bukaera ezberdin prestatu dituzte, bakoitzari dagozkion mitologiako pertsonaiekin. Algortako kasuan, data kontuan hartuta, inauteriei dagokien amaiera eskainiko dute. Beraz, oso ezagunak diren pertsonaiak arituko dira eszenatokian: Lantzeko inauterietako Miel-Otxin; Markinako Martintxo eta Mundakako atorrak eta lamiak, besteak beste.
Musika, jantziak eta dekoratuak
Esan bezala, musikak oso toki berezia du produkzioan, eta oso erakargarria den eskaintza horrek estilo eta musika tresnen nahasketa dakar. Bost musika lan ezberdin eskainiko dira, folka, ezpatadantza, zortzikoa eta rocka nahastuta.
Azpimarratzekoa dira, bestalde, jantziak (diseinuaren originaltasunagatik, koloreengatik eta erabilitako materialatik) eta dekoratuak (mugikorrak diren sei egitura hiru dimentsioak sortzeko).
Zergatik ez? ikuskizunerako sarrerak hiru euro balio du eta dagoeneko Algortako Kultur Etxean salgai dago, baita BBKko Teleka kutxazainen sarean ere.