Dagozkien eskubideen defentsan Euskal Preso Politikoen Kolektiboa borrokaldi gogor bat egiten ari den honetan gatazka behin betirako luzatu nahi dutenek harturiko kalkulatutako neurriak dira hauek eta heriotza eta samina beste helbururik ez dute.
Guri, euskal gizartea osatzen dugun eragile nahiz norbanakooi dagokigu mendekua beste helburu ez duten horiei aski dutela jakinaraztea. Horretarako, konpromisoak indartu behar ditugu sakabanaketa politikarekin behin betirako amaitzeko eta gure eta haien eskubideen berme bakarra den Euskal Herriratzea lortzeko, konpromisoak indartu behar ditugu euskal preso politikoen kolektiboaren parte hartzearekin gatazka politiko eta armatua behin betiko konponbidean jartzeko. Eragile nahiz norbanako orok hitzetatik ekintzetara igaro behar du, guztion arteko indar metaketatik, hitzak konpromiso ekintzak bilakatuta ekarriko baititugu euskal preso politikoak Euskal Herrira.
Datorren otsailaren 3an aukera aparta dugu, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren borrokaldiarekin bat eginez antolatu duen mobilizazio egunean dezagun hitza, eman diezaiegun hitza!
Euskal presoak Euskal Herrira, orain!
Etxerat
http://www.etxerat.info
Preso dituzten gure senide eta lagunak pertsona gisara nahiz politikoki suntsitzea helburu duten politiketan sakontzen jarraitzen dute bi estatuek, sakabanaketa politikan eta, komunikazio murrizpenetan sakonduz nahiz, kartzeletako bizi baldintzak oraindik eta gehiago gogortuz.