Euskal presoen status politikoa aldarrikatuko dute azken ostiraleko elkarretaratzeetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 27a, 15:13

Hilabeteko azken ostiralero legez, Euskal Herriko auzo, herri eta hiriburuetan elkartzera deitu du Etxeratek, euskal preso politikoen eta senitarteko eta lagunen eskubideen defentsan. Euskal Preso Politikoek Kolektiboak abian jarritako mobilizazio iraunkorraren harira, "Isolamendu Politikoaren kontra, Status Politikoaren alde, Euskal Presoak Euskal Herrira!" izango da aldarrikapena. Uribe Kosta eskualdean ere hainbat dira hitzorduak.

Kontzentrazioak izango dira honako herrietan:

- Leioa: Boulevardean 20:00etan.
- Areeta: Xake enparantzan 20:00etan.
- Algorta: Telletxen 20:00etan.
- Berango: Gudari enparantzan 20:00etan.
- Sopela: Udaletxeko plazan 20:00etan.
- Urduliz: BBVaren aurrean 20:00etan.
- Lemoiz: Armintzako bus geltokiaren aurrean 19:30etan.

Euskal Herriko kontzentrazio guztietan irakurriko den testua irakurri:

Isolamendu Politikoaren kontra, Status Politikoaren alde, Euskal Presoak Euskal Herrira!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun