Euskaldunako txapeldunei. Ona!

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 27a, 18:33

Igor-Unai

Erakutsi egin digute
birtute botereduna
bere eztarritik ateraz
bertsoa balitz beruna
euren arma bakarra da
denok bezala garuna
ateraldi bikainak ta
dosi handiko zentzuna
ez diegu erraz lapurtuko
bertso eskas edo tuntuna
lehena eta bigarrena
nola liteke isuna?
txapela beti estaltzen
aldameneko laguna
Durangotik ez du aldegingo
zorionak txapelduna(k)

Payatarrak

Bi anaientzat gordeta
daukat nik bertso jasa
metro karratu gutxitan
zer nolako bertso masa
estilo guztiz kontrakoak
otarraina eta aza
baina bakoitzak badaki
nola jolastea baza
aspalditik hartu diet
bi hauei euren traza
bere atzetik joateko
batzutan ez naiz kapaza
indarrak bildu itzazue
ondo hartzazue arnasa
kuartelgunea izango da
berriz ere gure plaza

Arkatiz - Etxaun

"Kaixo Txapi zelan zaude?"
Santutxutik bertso alaiak
Galdakao ta Atxurik
gogoan dute garaiak
gainbehera zihoan baina
tabaluan bere dohaiak
ule kixkurdun batekin
irakaskuntzako laiak
ezagutu egin dute
hasiera ta amaiak
bertsoak zun antzokia
bi gaztetxetako jaiak
ez gara konformatuko
bakarrik eskeintzen gaiak
txapelak itxaron dezake
baina ez aldiz sabaiak

Muniategi - Iratxe - agurra...

Euskal kulturak aspaldi
eraikuntzan du harria
bertsoa bilakatu da
ikurra ta armarria
euskalduna jauregia
da gotorleku barria
urrunetik afinatu
egin dugu belarria
asetu egin duzue
elkartasun egarria
buleak abestu dezala
itsasortik ekarria
denok jolastu dezagun
gerrikoa ondo jarria
eskua pilotaz apurtu
ta bertsoaz eztarria.

2005. urteko urtarrilan, ilbeltza
Soto del Realen, 2. moduloa.
p.s.: inoiz baino askeago
Zuen bertso laguna
Galder

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun