Gabon zahar bertso saioa - Galder Bilbao "Txapi" / euskal preso politikoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 27a, 18:45

Kaixo lagunok:

Pasa den urtean bezala, ta edozer ospatzeko datetan gertatzen den moduan: moduloko kideak bildu egin gara aurten ere txupitanga, jaketko ta edatekoaren inguruan.

Dutxetan sartu giñen, okupatu, gureganatu esparrua ta arratsaldeko patio denbora guztia (2 ordu +/-) bertsoaren inguruan eman genuen, barruak ere pixkat buzti zirelarik.

Plaza ederra burut genuen, bapatean momentuoro, aspaldiko sentzazio gozoak sentituz.

Sistema Penitenziarioak ezartzen duen isolamendu politikagatik 4 kide soilik geunden aurten. Baina indartsu ta gogotsu bertsotan.

Energiak berpizteko balio izan zun: kartzelako fronteak urtarriletik aurrera abiatuko dugun kanpainaren aurrean.

Dutxak ez dira euskalduna jauregia, ezta herriko Txiki-Otaegi enparantza, baina tira!! Zenbat bertso saio daude urtean zehar Espainian? Gauden tokian gure nortasuna ta izaera erakutsi behar. Are gehiago etsaiaren lurretan bahiturik egonda.

Ingelesez ta espainolez bertsoak ez ziren falta izan, entzulegoa anitza baitzen ta bertsozaletasuna hedatzen doa han ta hemen.

Adibide gisa, horra doiez egon ziren bertsoen azken puntu batzu, takigraforen bat ere ez legoke txarto.

urtezahar ta berria baguz
elkarrekin agurtzera

gaurko arratsaldean bertsoak
denok botako ditugu

ikusi egingo dugu hemen
ea nor den txapelduna

olentzero buruhandia eta
non duzu opari poltsa?

zazpirehun ta hamabiren izenan
denoi salud! ta on egin!!

Erromora olentzeroa heldu da
Pekek aurrera egin dio

harresi gariak txikitzeko
hurbildu da tsunamia

azkenean baita jaio egin da
bertso hooliganismoa

kideak marrajoari itzultzen
ta nik kontzentratu ezinik

hanka luzeak eta laburrak
datorren bezala bota

doinu berri bat asmatu dugu
bukaera eta guzti


geure nahiak lortuko ditugu
euren arma berdinekin

nire bertsoak zuentzat dira
nire bhihotza ere bai

bimila ta bostgarren urtean
egi bihurtzea ametsa

nahiz ta azken bertsoa hau izan
pozik noa gaur hemendik

Puntuka ere aritu ginen:

Hasi egingo gara
oraintxe puntuka

bertsoa ondo osatu
mecaguen la puta

azken puntua pentsa
ta bota lehena

hemendik somatzen dut
poxpolin lurriña

azkenean egin dugu
baita bertso eskola

bertso saio ta guzti
gurutu egin dugu

Urtebetetzea ere ondorengo egunetan izan nuen:

Sekulakoa liatu ondoren
hau al da nire oparia?

Zuekin opariaz gozatzea
hori da nire plazera

Nik ere opari bat badekot
nahi baduzue xurgatu

Aitite gerran, ni orain kartzelan
urtegune, egun berdina

Iritzi ta erantzunaren zain gelditzen gara!


Galder Bilbao "Txapi" (Algorta) euskal preso politikoak Soto del Realetik bidali GABON ZAHAR BERTSO SAIOA (Soto del Real 2004.12.31) kronika eta "EUSKALDUNAKO TXAPELDUNEI. ONA!" bertso sorta berria. Bertso sorta gehiago ere bidali dizkigu; hurrengo oihu@ agerkari elektronikoan zabalduko ditugu beste horiek.

Irakurri bertso sorta:

Euskaldunako txapeldunei. Ona!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun