Portzierto, non egon ziren 1998ko irailean Erromoko herriko taberna erre zutenean? Baliteke oporretan egotea familiarekin hondartza eder batean. Hona ez zen politikorik agertu. Nire etxea ia-ia kiskali zen eta kalte ugari izan genuen (herrikoa eta nire etxea horma batek banatzen ditu). Hona ez ziren arrapalada baten iritsi suhiltzaileak, udaltzaingoa eta gure zerbitzura dagoen Ertzaina etorri,... berandu etorri ziren. Guk ere babesa behar genuen orduan eta han ez zen inor agertu. Non zeuden Zarraoa, Arrue, Mora, Urkullu...? Ez dira herritarren ordezkariak? Desberdintasunik dago Erromo eta Areetaren artean? Mila esker herritar orori ematen diozuen babesagatik!
Gara egunkarian 2005eko urtarrilaren 27an argitaratutako gutuna.
Nire herrian era guztietako atentatu eta hilketak egon dira, edozelako ideologia zuten ekintzaileek eginak. Atzo, Teleberrin ikusi nituenean Urkullu jauna eta Mora anderea eztabaidatzen amorrua sentitu nuen. ETAren ustezko atentatu bat izan zenez, hor agertu ziren politiko guztiak «babesa» ematera bizilagunei. Zeinen jatorrak diren politikoak! Beraien zereginak bertan behera utzi eta jendearen samina eta gorrotoa konpartitzera joan dira. Gero esaten dute politikariek ez dutela bihotzik...