Endika Lejarzegi eta Aimar Hidalgo algortarren gorabeherak Aranjuezen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 27a, 19:55

Aranjuez espetxean modulu aldaketak egon ziren joan zen asteko asteartean (ekainetik aldaketarik jasan gabe zeuden). Endika Lejarzegi hirugarren modulura eraman dute eta Aimar Hidalgo seigarrenera. Endika zein Aimar bakartze zigorrak betetzen ari dira familiarrek izandako trafiko "istripua" salatzeko egindako plante batengatik.

Aimarrek urtarrilaren 15ean eduki ahal izan zuen lagunekin lehenengo bisita (kasu honetan bere bikotekidearekin). Oraingoz eskatutako lagun guztientzako baimena eman diote, baten kasuan izan ezik.

Endikaren urtebetetzea izan da urtarrilaren 26an. Eta, bere etxekoek esan digutenez, teletexto egunero ikusten du, 21:30etik 22:00etara. Beraz, Endikari mezuren bat bidali nahi dionak badaki bide hori ere erabil dezakeela.

Informazio gehiago:

http://oihua.webgune.net
e-mail: oihua@barrutik.org
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun