Otsailaren 10ean epaituko dute Orkatz Gallastegi

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 27a, 21:01

Orkatz Gallastegi Berangoko euskal preso politikoa epaituko dute otsailaren 10ean Espainiako Auzitegi Nazionalean. 2002ko martxoaren 15ean Algortan Caixak duen bulegoan leherkari bat jartzea leporatzen diote, eta sei urteko espetxe zigorra eskatzen dute harentzat. Hasiera batean epaiketa otsailaren 15ean egitekoa zen, baina aurreratu egin dute.

Orkatz 2002ko urriaren 25ean atxilotu zuten, eta Ertzaintzaren etxean, Arkauten, tortura latzak egin zizkiotela salatu zuen.

Informazio gehiago:

http://oihua.webgune.net
e-posla:oihua@barrutik.org
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun