Korrikaren materiala salgai Algortan eta Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 27a, 21:57

Euskal Herrian zehar jantzi denda ugari jarri ditu AEKk Korrika 14ren materiala saltzeko. Besteak beste, Uribe Kosta eskualdean, Algortako Lauaxeta eta Sopelako Nikola euskaltegietan eduki du aukera nahi duen guztiak kamisetak, frakak, piratak, sudaderak, poltsak eta beste hainbat gauza erosteko. Denetarik dago, hainbat kolore eta neurritan. Prezioak, berriz, 12-35 euro bitartekoak dira. Hi motel, joan ta erosi, agortu baino lehen!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun