Martxan da Azti-Begiako webgunea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 27a, 22:08

Dagoeneko martxan da Azti-Begia elkarteko web orrialdea. www.aztibegia.net-en sartuz gero, bertan aurkitu ahal izango duzue elkartearen eta aurrera eraman nahi den egitasmoaren inguruko informazio guztia: bai elkarteak bideratutakoa, bai komunikabide desberdinek jasotakoa, harremanetarako loturak, argazkiak, audio formatuan jasotako informazioa... Polikinaka gehitzen eta osagarritzen joango dira bertan hainbat informazio. Beraz, badakizue hemendik aurrera tresna erabilgarria aurkitu ahal izango duzuela sarean ere.

Gaiaren inguruko berriak:

Euskal Herriko irrati nazionala sortzeko elkartea aurkeztu dute (2005 Urt 24)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun