Multizineen bultzadari ezin izan dio eutsi Areetako Gran Cinemak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 27a, 23:14

Cesc Gay zuzendariaren "En la ciudad" filmaren proiekzioaren ostean, ateak itxi ditu behin betiko Areetako Gran Cinemak. 20ko hamarkadan zabaldu zuten Mesedeetako Ama kaleko 19. zenbakian, eta azken urteetan multizineen bultzadak eragindako diru galerei eusteko ahaleginetan ibili diren arren, azkenean amore eman behar izan dute jabeek. Urkixo kalean (atzean) dagoen Arena Club Deportivo gimnasioa handiagotu eta kirol instalazio berriak irekiko dituzte bertan. Hain zuzen ere, publizitate kanpaina berriari ekin diote egunotan aipatu zentroan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun