Lapurketa urtarrilaren 21eko 17:00etan gertatu zen Gurutzeta auzoan. Bi morroi pertsona batengana gerturatu ziren kalean eta kotxe batean sartu zuten. Bertan, gainean zeuzkan 600 bat euro eta sakeleko telefonoa lapurtzeaz gain, labanaz zauritu zuten. Lapurketa gauzatzeko, Bilboko Zorrotza auzoko mendi batera eraman zuten biktima.
Arropa odoleztuak
Ondoren, lapurtutakoaren kexak zirela-eta Gurutzetako osasun etxe batera eramateko konpromezua hartu zuten erasotzaileek, heriotz mehatxuen artean, beti ere biktimak gertatutakoa isilpean gordetzeko eta laguntza medikoa jaso ostean beraiekin bueltatzeko agindua eman eta gero. Lapurtutako pertsonaren arropa odoleztuak ordezkatzeko, komertzio batean gelditu zuten kotxea, praka batzuk eta jaka polarra erosteko.
Osasun etxean utzita, biktimak konfidantzazko pertsonekin harremanetan jarri zen eta gertatutakoa salatu zuen. Ertzaintzak A.C.F. eta D.F.N. atxilotu zituen lau egun beranduago eta epailearen aurrera eraman zituen, Gurutzeta eta Zorrotzako gertaeren erantzuleak zirelakoan.