Horrez gain, espainiar estatuan, lau botereak (ez ditzagun komunikabideak ahantz) estuki lotuta daude estatu arrazoia deritzen gaietan. Metodologia demokratikoa baztertzen dute demokraziaren izenean, esanguraz hustuz. Frankismoaren erreformaren oinarriak diren estatuaren batasun politikoa eta gizarte eredu kapitalista ukiezin bihurtzeko. Gainera, hauek biak, gure elkarbizitza baketsuaren oinarri direla esaten digute belaunaldietan bakerik ezagutu ez dugunoi.Batasuneko 36 kideren aurka abiatu berri duten antzezlana zein gazte mugimenduko militanteen aurkako astakeria juridikoak dira azken adibideak. Geldiezina den espainiar estatuaren berdefinizio prozesuaren motore eta polo ideologikoa ahultzea izan liteke helburua. Ez da kasualitatea Porto Alegreko gizarte foroan botere judizialaren demokratizazioa gogoetaren ardatzetako bat izatea.
Berria egunkarian 2005eko urtarrilaren 28an argitaratutako artikulua.
Gatazka politikoak logika kriminalistatik bideratzen direnean, konponbidea ahalbidetzen duten aldagaiak analisitik baztertzen dira. Montesquieuren akolitoek esango dute botere judizialari ez dagokiola azterketa politikorik. Lege urraketarik izan den edo ez erabakitzea baizik. Baina debate horrek legeak aplikatzen zaizkionarekiko ordenamendu juridikoaren legitimitatea neurtzera eramango gintuzke. Subiranotasunaren subjektua zein den eztabaidatzera. Euskal gatazkaren muinera, alegia.