Euskal Unibertsitatea egin daitekeela argitu dute UEUren mintegian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 28a, 19:31

Udako Euskal Unibertsitateko zuzendari ondoko Patxi Lopez Abasolok eta zuzendaritzako kide Iñaki Agirrek, larunbatean (22) Eibarren egindako mintegiaren xehetasunak ezagutarazi zituzten atzo (27). Batetik, Euskal Unibertsitateak izango dituen bost ezaugarri nagusi zehaztu zituzten: eleanitza izango da, euskararen hizkuntza komunitatea eratzeko eta garatzeko helburua izango du, gizartearen parte-hartzea ahalbidetuko du, Euskal Herriaren eraketa politiko eta soziala lagunduko du eta Europako unibertsitateen esparruan homologatu ahal izango da. Bestetik, Euskal Unibertsitatearen proiektua egin daitekeela argitu zuten mintegian.

Gaiaren inguruko berriak:

Euskal Unibertsitatearen izaera zehaztu du UEUk azken mintegian (Berria)

Euskal Unibertsitatearen oinarrizko ezaugarriak hitzartu zituzten larunbatean (2005 Urt 25)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun