Itzulpen automatikoak egingo dituen sistema garatzen ari da Eleka

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 28a, 19:43

Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresa itzulpen automatikorako kode irekiko eta banaketa libreko sistema garatzen ari da. Sistema horrek testuak nahiz web guneak gaztelaniatik euskarara, galizieratik katalanera eta alderantziz itzuliko ditu. Estatuko lau hizkuntza ofizialak batera hartuko dituen lehenengo sistema izango da hau. Eleka enpresaz gain, Elhuyar Fundazioak, EHUko IXA taldeak, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko TALP taldeak eta Galiziako imaxin software enpresak hartuko dute parte proiektuan, bestea beste. Aurreikuspenen arabera, 2006ko hasieran prest izango da sistema berria.

Gaiaren inguruko berriak:

Eleka enpresa kode irekiko itzulpen automatikorako sistema garatzen ari da, Estatuko lau hizkuntzen artean (Kaixo!)

Urtebete barru webguneak automatikoki itzuli ahal izango dituzte, euskal enpresa bati esker (Eitb24.com)

Eleka Ingeniaritza Linguistikoak itzulpen automatikorako sistema kaleratuko du (Sustatu)

Eleka kode irekiko itzulpen sistema bat garatzen ari da (Berria)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun