Urdulizen abiatuko dira Binakako Txapelketako final-laurdenak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 28a, 20:05
Gaur gauean hasiko dira, Urdulizko pilotalekuan, Binakako Txapelketako final-laurdenak (22:00 ETB1). Titin III.ak eta Abel Barriolak Xalarekin eta Oskar Lasarekin neurtuko dituzte indarrak. Bi bikoteak antzerako egoeran iritsiko dira gaurko partidara. Ez batzuek, ez besteek ez baitute hasierako ligaxkan beraien maila ematerik lortu, eta partida bana baino ez dutelako irabazi. Lau pilotariek partida hasi aurretik egin beharko dute pilota aukeraketa, eguraldi arazoak direla eta ezin izan direlako lehenago egin. Finalerdietan sartzeko bi partida irabazi beharko ditu bikote bakoitzak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun