Presoen borrokarekin bat ez egiteko "Brunete mediatikoak" zabaldutako desinformazioa erabili du Zarraoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 28a, 21:18

Aitor Lafuente Ezker Batuako ordezkari lapurrak zinegotzi aulkian jesarrita bozketetan parte hartu duen bitartean, beste behin ukatu egin zaio Getxo Bizia herri plataformari dagokion ordezkaritzaren bitartez udal batzarrean parte hartzen, eta astelehenean aurkeztu genuen "Status politikoaren alde, euskal presoak Euskal Herrira" izenburuko mozioa ere, ez du alkateak gaiordenean sartu. Aukera izan dugunean mozioa irakurri egin dugu eta Zarraoa alkateak erantzun. Formato itxia berea, ez baitigu berak erantzundakoari berrerantzuten uzten, orain balorazio honen bitartez egin behar duguna.

Modu interesatuan erantzun digu presoen status politikoa eta eragile politiko izaera aldarrikatzea "Orain Herria Orain Bakea" Anoetan publikoki aurkeztu zen ezker abertzalearen proposamenarekin ez datorrela bat, bertan preso, kaltetu eta oro har desmilitarizazioaz adostu beharrekoa ETA eta estatuen gobernuei dagozkiela jasotzen delako. Bai modu bitxia Getxo Bizia eta beste hainbat herri plataformak proposatutakoa eta Anoetako proposamena irakurtzeko, presoen status politikoa eta Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren eragile politiko izaera ezagutzea, batetik euskal herritar guztiek eta beste eragile politikoek ireki beharreko prozesu politiko eta bake prozesuan parte harzteko duten eskubidea presoei ere bermatzeko ezinbestekoa delako, eta bestetik bultzatu beharreko konponbide orokorraren baitan euskal gizarteak lagundu egin behar baitu euskal presoek irtenbide duina izan dezaten.

Desinformazioa

Presoen borrokarekin bat ez egiteko espainiar komunikabide batek zabaldutako desinformazioa hartu du oinarri Zarraoa alkateak, hartan presoek eurek borrokan ez dutela parte hartuko idatzi baitute. Zer balioa eman nahi dio alkateak "Brunete mediatikoak" zabaldutakoari? Berari dagokionetan ere sinesgarritasunik emango al dio komunikabide horietan idazten zaionari? Hobe luke Zarraoa jaunak Euskal Herriko iturri eta komunikabidetan presoen borrokari buruz azaltzen ari denari jarraitzea eta Getxoko herritarrei dagokienez, jadanik hiru hilabeteko txandakako borrokan parte hartu duen Gorka Garcia Sertutxari, edo une honetan borrokan parte hartzen ari den Manex Zubiaga Bravori zuzenean galdetzea. Eurek edo euren senideek zehaztasun guztiekin azalduko liokete une honetako egoera zelakoa den.

Gaiaren inguruko berriak:

Presoen status politikoaren alde, euskal presoak Euskal Herrira (2004 Aza 27)

Ezker abertzaleko plataformek euskal presoak Euskal Herriratzea eskatuko dute (2005 Urt 10)

Informazio gehiago:

http://www.getxobizia.org
e-posta: info@getxobizia.org
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun