Urtarrileko udalbatza ez da Getxon ohituta gaituzten horietakoa izan. Euren proposamenak onartzen ez direlako Marisa Arrue PPko bozeramailearen haserraldiak alde batera utzita, gai ordeneko puntuak ordu eskasean jorratu eta galdera eta eskaeren txandan baino ez da piztu tira-bira. Izan ere, orduan aprobetxatu du Carlos Aranguren zinegotzi popularrak EB-Berdeakeko zinegotzia eta Gizarte Ekintza eta Etxebizitza arduraduna den Iñaki Urkizari Areetako Ondategi kaleko atentatua gaitzesteko kontzentrazioan "PPko hautetsien aurka egindako irainengatik barkamena eskatzeko" galdegiteko. Hori entzunda Iñaki Zarraoa alkatea ez da isilik geratu. "Lotsagarria iruditzen zait, momentu honetan udalbatza aretoan dagoen beste zinegotzi batek (Gotzone Morari buruz) elkarretaratzean esan zuena esanda, udal gobernuko kide den Urkizari bakarrik galdegitea barkamena eskatzeko", deitoratu du.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!