Anjel Figueroaren senide eta lagunek kotxe istripua izan zuten ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 31a, 22:39

Kordobako Alcolea espetxerako bidaian zeudela, Anjel Figueroa Algortako presoaren senideak eta lagunek auto istripua izan zuten iragan den ostiralean. Ezbeharra espetxera heltzeko 30 kilometro falta zitzaiela gertatu zen eta kotxea kalte handiak jaso bazituen ere, Figueroaren gertukoek ez zuten min larririk hartu. Haiekin batera zihoazen Figueroaren kartzelakideak diren Fernando Garcia eta Harriet Iragiren senide eta lagunak ere ez zuten minik hartu. Etxerat elkarteak "sakabanaketa politikak urteko hirugarren istripua eragin" duela salatu du.

Gaiaren inguruko berriak:

Fernando Garcia, Anjel Figueroa eta Harriet Iragiren senide eta lagunek istripua izan zuten bisitara bidean (Berria)

Sakabanaketak urteko hirugarren istripua eragin zuen ostiralean (Gara)

Patxi Markes Berangoko presoaren senideek auto-istripua izan zuten larunbatean (2004 Abu 09)

Jose Mari Tokero preso sopeloztarraren senide eta lagunek istripua izan dute (2004 Eka 15)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun