Espainiako Auzitegi Nazionalaren aurrean 'Orain herria, orain bakea' proposamena eskuetan zutela azaldu dira Gazonengana joan diren 33 auzipetuak. Pernando Barrenak hitza hartu du, eta honakoa esan du: "Zapatero jauna, hori da zure alderdiari betetzea falta zaiona, hain zuzen euskaldunok libreki erabakiko dugunari errespetua adieraztea, eta euskaldunoi dagokigun autodeterminazio eskubidea errespetatzea".
Gaiaren inguruko berriak:
Jose Luis Franco eta Maite Amezaga auziperatzea berretsi du Garzonek (2005 Urt 25)
Herriko tabernen auzia dela eta, gaur bertan joan da deklaratzera Maite Amezaga (2005 Urt 21)
Jose Luis Franco eta beste 34 batasunkide epaitzea eskatu du Espainiako Fiskaltzak (2005 Urt 17)
Madrilen, auzipetze autoaren berri eman zien atzo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek auzipetu Batasunako kideetako 33ri, banan-banan, Jose Luis Franco argazkian eta Maite Amezaga algortarrak tartean zirela. Jon Idigoras, Karlos Rodriguez eta Gotzon Kortazar ere auzipetu ditu, baina hiru horiek ez ziren atzo Madrilen izan, lehen biak osasun arazoengatik, eta Kortazar, berriz, Frantzian preso dagoelako.