Erandioko merkataritza denda guztiei zuzendutako Erakusleihoen Lehiaketaren VIII. edizioak badu irabazle. Erandioko Dendarien Elkarteak Erandioko Udaleko Merkataritzari Laguntza Teknikoa Emateko Kabinetearen lankidetzaz antolatutako lehiaketaren lehenengo saria Garbi lurrindegia dendarentzat izan da.
Beste saridunak Orriak liburudenda (2. saria), Libra estetika (orijinaltasunaren saria), Lourdes frutadenda (Formabask trebakuntzarako aholkularitzaren eta Erandioko emakume elkartearen sariak) eta Anaiak, Nerea Bilbao lentzeria eta Erandio optika (aipamen berezia) izan dira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.