Albistegi bereziaz mozorrotuta, eta Maddalen Iriartek gidatuta, lau ordu t'erdiko programa euskañolak bahituko du euskaldunok daukagun telebista kate bakarra. Ordu horietan ez da egongo Ordiziako dantza txapelketarik, Nafarroako jota lehiaketarik (gehiena erdaraz ere bai), futbol partidarik edota Mister Beanen enegarren errepikapena. Gora gu!
Esaiozu Ortuzarri
1982an EHEtik "Gabon hauetan irratia eta telebista euskaraz" kanpaina abiatu genuenean ez zen telebista hau bultzatu nahi genuena. 1982an lorpena izan zena, ETBren sorrera, denbora pasatu ahala okerrera joan da. ETB2ren sorrerarekin ETBko estatutuetan jasotako helburua (euskara bultzatzea) amildegira bota zuten. Gainera, egunero "Galdácano", "San Sebastián", "Pamplona", "Lejona", "Santurce" eta antzekoak entzun behar ditugu, toponimian euskaltzaleek egindako urteetako lanari bost eginez.
Gu bezala ETBrena nahikoa dela uste baduzu, Andoni Ortuzarri esan: ortuzar@eitb.com