Begoñazpi talentu aparteko ikastolan sei urtetako ikasleek batxilergoa egingo dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 1a, 19:32

Bilboko Begoñazpi ikastolak talentu aparteko ikasleentzako eskola dela metron jarritako iragarkien bitartez jakinarazi digu Uribe Kostako euskaldunoi. "Emaitza? Bikain" leloa baino, iragarkiko testua utzi gaitu aho bete hortz: "6 urte betetzear bazagoz, batxilergoa egiteko ikastetxea aukeratu behar dozu. Hemen dozu: Begoñazpi Ikastola. Zure formakuntzarako beren beregiko baliabide eta profesionalak daukaguz. Gure ikasleen emaitzak batxilergoan eta selektibitatean abalatzen gaitu. Ordua heldu jatzu, ezta? Informatu zaitez". Jakina, testu akatsa da. Gaztelerazko bertsioan "16 urte" zuzen agertzen da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun