Basozaleak elkarteak hiru hitzaldi emango ditu otsailean eta martxoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 1a, 21:53

Basozaleak Getxoko elkarte mikologiko eta botanikoak hiru hitzaldi antolatu ditu otsaila eta martxorako. Otsailean, "Natura Pirineotan" eta "Udaberri aurreko landareak" izango dira gaiak. Lehenengo hitzaldia otsailaren 14an, astelehena, burutuko da, Juan Arteta eta Alfred Llorenteren eskutik. Bigarrena, otsailaren 28an izango da, Eduardo Fidalgo eta Alfred Llorente hizlari izango direla. Martxoaren 14an, aldiz, Color Tempo laborategiko Unai Gonzalezek "Argazkilaritza digitalaren hastapena" gaiaren ingurukoak azalduko ditu. Hitzaldi guztiak Villamonteko kultur etxean egingo dira, 19:00etan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun