Zentzu honetan, Gazte Abertzaleak-ek, 18/01 eredu politiko zehatz baten mesederako hasi eta bideratutako makrosumarioa besterik ez dela uste du. Eraso honek, euskal gazteri osoaren ardura izan beharko luke, azken batean elkartzeko askatasuna, ideologiak defendatzeko eskubidea, adierazpen askatasuna eta askatasun politikoaren eskubideak urratzen dituen prozesua baita.
Estrategia propagandistiko eta politiko zanpatzaile baten beste urrats bat besterik ez da talde hauen kideen kontrako prozesamendua, eta zentzu horretan GA-k oinarrizko eskubideen defentsaren aldeko apostua egiten duela berretsi nahi du oraingo honetan ere. Euskal gazteariak askotan erakutsi du bakean eta normalizazio politikoaren giroan hazi nahi duela eta zentzu horretan gatazka politikoaren gainditzea beharrezkotzat hartzen duela.
Alkartasuna
Kriminalizazioa ez da bidea. Baina ezta ere honen aurrean indarkeria erabiltzea eta honen legitimizazioa egitea, horrek bakarrik mina eta sufrimendua ekartzen baitio gizarteari. Gatazka erreproduzitu, elikatu eta handitu besterik ez dute egiten 18/01 sumarioa bezalako ekintzek eta biolentziak. Ez da onargarria ideologiagatik talde baten kontra etengabeko jazarpen kanpaina bat irekita izatea, ez baita taldea bere osotasunean inkulpatu ditzakeen arrazoi juridikorik ematen.
Bide horretan Gazte Abertzaleak-ek adostutako irtenbide batetara heltzeko lehenengo normalizazio pausuak eman daitezen dei egiten du, biolentziaren kiribila gutxitzea ekarriko duten ekintzak izango direlarik horretarako lehendabiziko urratsa. Demokrazian alde batera gelditzen dira biolentzia eta estatuaren azpijoko zikinak nazioen eskubideak aitortu ez izateko. Horregatik GA-k arazoaren konponbidera heltzeko bere borondatea adierazten du, momentu honetan gatazkaren irtenbidea bilatu nahi ez dutenei ausardia eskatuz.
Beraz, Gazte Abertzaleak-ek, bakearen eta normalizio politikoaren biderako biolentziaren gaitzespena egiten duen bitartean, bere alkartasuna adierazten die 18/01 makroprozesuan beren ideologia aitzaki prozesatuak izan diren euskal gazteei.