BBKko haur-eskoletako matrikula egiteko epea hasi da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 1a, 23:26

BBK aurrezki kutxak Uribe Kostan dituen hiru haur-eskoletan 2005/2006 ikasturterako izena emateko epea zabalik dago hilaren 28ra arte. Leioa, Itzubaltzeta / Erromo eta Algortako zentruetan 2004 eta 2005. urteetan jaiotako haurrak matrikulatzeko, BBKren haur-egoitzetara bertara jo behar izango da. Aurrezki Kutxak zabaldutako informazioaren arabera, ikasturte berrian, BBKk 18 zentrutan 1.240 plaza eskaintzen ditu 0 eta 2 urte bitarteko haurrentzat.

Era horretan, BBKk dioenez, "gaur egun adin-tarte horretarako hainbat eskualdetan dagoen eskari handiari erantzun egiten dio BBKk, 2 urtetik aurrerako plazen eskari publikoa aski estalita baitago Bizkaian". Gaur egun, probintzia osoko eskaintzaren %25 estaltzen du kutxak.

Guztira, aurrezki kutxak 18 haur-eskola ditu, eta "esperientzia handia" duten 162 profesionalek dihardute lanean bertan. Besteak beste, haur-eskolek sehaskako eta jantokiko aukera ematen dute. BBKren arabera kutxak "urtero egiten duen diru-zuzkidura 9,5 milioi eurokoa da, langile, azpiegiturak eta materialak estaltzeko". BBKk adierazi duenez plazen %80 "elebidunak" dira, baina aurrezki kutxak ez du zehaztu zer eskolek jarduten duten euskaraz eta zeintzuk ez.

Uribe Kostako BBKko haur-eskolak

- Algorta: Gaztelumendi z/g. Tel.: 944 300 007.

- Itzubaltzeta / Erromo: Ezekiel Agirre 21. Tel.: 944 634 433.

- Leioa: Ikea 13. Tel.: 944 639 865.

(Irudia: Gaztesarea)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun