Bilboko auzokidea atxilotu dute Los Tamarises hotelean kalteak eragiteagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 2a, 10:54

Getxoko Udaltzaingoak L.A.I.T.L, 30 urteko Bilboko auzokidea atxilotu zuen astelehen goizaldean Ereagako hondartzako inguruetan dagoen Los Tamarises hotelean kalteak egiteagaitik. Gizona goizaldeko lauak aldera sartu zen hotelera. Gela bat eskatu, eta bertako langileek ez ematea erabaki zuten "erabat bere onetik aterata zegoelako", polizia iturrien arabera. Jarraian, hoteleko altzariak kolpatzen hasi omen zen, atariko ateko kristalak eta loreontzi handi bi apurtuz, eta aulki eta mahaitxoak ere kalera botaz.

Ostatutik ohartuta, udaltzain patruila-auto ugari gerturatu ziren bertara eta inguruetan aurkitu zuten kalteak eragin zuen pertsona. Atxilotzeko unean oldartu egin zitzaien gainera, Getxoko Udaltzaingoak adierazi duenez. L.A.I.T.k aurrekariak ditu Getxon beste istilu batzuk eragiteagaitik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun