Atzo goizaldean, J.I.A.L. 52 urteko getxoztarra atxilotu zuten udaltzainek, trafikoaren segurtasunaren aurkako delitu bat egin zuelakoan. Algortako Jaime Morera kaletik derrigorrezko geldialdia edo stop-a egin barik atera zen auto bat ikusi zuten polizia agenteek. Telletxerako bidea hartu zuenean ere abiadura geldoegian zihoan ibilgailua eta bihurguneak artez hartzen zituela azken uneraino. Istripu bat ekidin nahian, autoa gelditzeko eskatu ziotenean, gidaria edari alkoholdunen eraginpean zegoela ikusi zuten udaltzainek eta, ondorioz, atxilotu egin zuten.
J.I.A.L.k uko egin zion behin eta berriz alkoholemia kontrola egiteari eta ondorioz bigarren delitu bat egotzi diote udaltzainei larriki aurka egiteagaitik.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.