Irisgarritasuna errazteagatik, ACS Fundazioaren saria jaso du Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 2a, 11:23

“Ezinduen aldeko hezi fisikoak eta arkitektonikoak kentzeko udal irtenbiderik onenen ” atalean, Getxoko Udala saritu du ACS Fundazioak, aipatu erakundeak banatzen dituen sarien bigarren edizioan. Goraipamena ziurtatzen duen agiria eta horrekin batera doan sari ekonomikoa (5.000 euro) eman zizkion atzo arratsaldeko lehen orduetan Antonio García Ferrer ACS Fundazioaren presidente ordeak Andres Uriarte Hirigintza zinegotziari (ezkerretik eskubira).

Getxoko Udalari emandako sariaren oinarrian daude, besteak beste, “1990etik irisgarritasunaren eremuan erakutsi dituen kezka eta udal kontzientzia. Aipagai 1993an abian jarritako autoen Trafiko eta Aparkalekuetarako Programa Estartegikoa eta 1999tik aurrera martxan ipinitako Irisgarritasun Egitasmoa. Azken hori garatzen ari da eta bere garapen teknikoa oso aurreratua da, horrela onartu baitute nazioarteko hainbat saritan eta aipamenetan, Getxoko Udalak irisgarritasuna sustatzeko abiatutako neurri egokiak direla eta”.

Esparru anitz

Aipatutako ekimenek zenbait esparruri ekiten die, alegia, autoen trafikoari dagozkion mugikortasun eta irisgarritasun ekimenak; bizikidetza sozialerako esparruak sortzeko ekimenak; trebakuntza, kontzientziazioa eta tokiko, eskualdeko eta estatuko hainbat erakundekin lankidetzarako hitzarmenen inguruko udal ekimenak; eta Euskadin egin zen Nazioarteko Ezinduen I. Biltzarra eta Bizkarhezur Bifidoko Estatuko XI. Biltzarra egiteko aurrekontuetan eta hezi arkitektonikoak kentzeko eginiko ahaleginetan erakutsitako lidergoko ekimenak.

2000-2004 epean, udal-aurrekontuetako 7 milioi euro erabili dira heziak gainditzeko ekintzen alde. Horiek eragina izan dute oinezkoen ibilbideetan, ibilbideen arteko elkarguneetan, irisgarritasunean ondorio berezia izan duten lan berezietan (Ereaga eta Algorta lotuko dituen igogailua eta Bidezabal kalean jarriko diren sarbide mekanikoak), kaletako, plazetako eta lorategietako altzairuen eta hiri elementuen instalazioan baita udal eraikinetan eginiko ekintza bereiztuetan ere.

Kontuan hartu da bereziki, heziak bertan behera uzteko prozesuan parte hartu duten taldeen integrazioa eta ekimenak aurrera eramateko hartutako erabakien prozesuak ere.

Zio honengatik laugarren saria

Aurretik, Stockholmen “Embassador projects” izenburuko goraipamena lortu zuen. Bertan, autoen trafikoa hobetzeko eta lasaitzeko, espaloien zabalkuntza eta bizikleten bideei buruzko proiektuak aztertu zituzten eta 250 herriren artean aukeratutako 60ren zerrenda, 42 postuan geratu zen Udala.

Geroxeago, Biskel, horren ostean CONCENFE eta orain ACS saritu dituzte Udalak irisgarritasunaren alde egin dituen ekaimenak. Beraz, Getxoko Udalak Irisgarritasunari lotuta jasotzen duen hirugarren saria edo laugarren goraipamen dugu atzo jasotakoa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun