Epaileak bertan behera utzi ditu Nicolas Oñate alkatearen argudioak eta 2004ko otsailaren 19an jarritako auzi-eskea. Alde batetik, salaketak jartzea eskubidea delako eta "epaitegietara jotzea" pertsonen ohorean "injerentziatzat ezin delako hartu". Beste aldetik, prentsaurrekoak burutzea "informazio eta adierazpen askatasunak" bermatzen duela gogoratu du Jujeak.
Txipio Bairen salaketa
Negurin egindako epaiketan "Plentziako alkateak bere auzi-eskea bertan behera uztea proposatu zuen guk salaketa kentzearen truke" salatu dute Txipio Baiko ekologistek zabaldu duten prentsa oharrean. Naturalisten arabera, Isuskitzak duen garrantziaren aurrean "gure salaketa isiltzeko asmoa zuen txantaia" onartezina iruditu zitzaien.
Isuskitzako lurrak gaur egun ez urbanizatzeko lurren artean sailkatuta daude eta zatirik nagusiena babestuta dago bere paisaiak gordetzearren. Baina, bertan 280 txalet, kirolgunea eta merkataritzagunea eraikitzeko proiektua dago eta orain dela bi urte Plentziako Udalak arau subsidiarioak beren beregi aldatu zituen proiektuari bidea emateko. Txipio Baik salaketa jarri zuen, oraindik epaitzeke dagoen kontua.