Itzubaltzeta / Erromoko Branka herriko tabernak zinemaldi egitaraua prestatu du otsailaren 1etik 6ra, proiekzioak bideoz egingo direla Brankan bertan. Gaur 21:00etan jarriko den filmea Ken Loach britaniarrak zuzendutako eta Ian Hart eta Itziar Bollainek antzestutako "Tierra y libertad" izango da. Pelikulak Espainiako gerra zibilean girotuta dago eta bertan Catalunyako Generalitat, POUM eta PCEren arteko gatazkek nazioarteko brigadista talde batean izan zuten eragina kontatzen du.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!