Aragoin beste hiru kontzertu eman eta gero, berriro itzuliko dira Euskal Herrira: martxoaren 5ean Tolosako Fronton kafetegian eta 19an Bilboko Azkena aretoan emango dituzte kontzertuak.
Travellin' Brothers taldea 2004ko urtarrilean sortu zuten Aitor eta Eneko Cañibano anaiek, Jon Kareagak, Isi Redondok eta Aitor Zuñigak. Boskote izanda taldeak aldakortasuna irabazi zuen eta Jon Kareagaren ahotsa eta Aitorren kitarra esperientzia handia baina gaztea den taldearen soinuaz jabetu ziren.
Lehenengo diskoa zuzenekoa
Blue Fever, Doctor Deseo, La Vaca Azul, Vargas Blues Band, Tres Hombres, MCD, La Frontera, Amparanoia, La Cabra Mecanica edo M-Clan bezalako taldeekin jo dute. Cadena Cien irrati-katearen Imaginarock lehiaketako finalistak ere izan ziren.
Aipatu bezala, taldearen lehenengo diskoa zuzenean grabatu zen, Ondarroako Kafe Antzokian, eta hartualdi bakarrean. SKT Sound System Studioseko unitate mugikor digitala izan zen kontzertua grabatzeko arduraduna.
Hasi zirenetik jarduera frenetikoa izan du taldeak. Horrela, elkartu eta ia berehala, Paul Lamb & Kingsnakes bluesman britainiar ospetsuarekin jo zuten Bilboko Kafe Antzokian; Zallako Pop Rock Lehiaketa irabazi zuten; Xacobeo 2004ko ekitaldien barruan A Coruñan jo zuten Victor Aneiros Band, J. Teixi Band, Amparanoia eta LePunk taldeekin batera; eta BluesCazorla 2004 jaialdian, John Mayall, Buddy Guy, Carvin Jones eta Rod Piazza bluesman handiekin jo zuten.