Uribe Kostako hainbat bizilagunen babesa jaso dute Haika eta Segik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 2a, 19:40

Jarrai-Haika-Segi 18/01 sumarioan auziperatuek zabaldutako interlokuzio-harreman dinamikak bere fruituak eman ditu Uribe Kostan. Oraindik, kanpainaren hastapenean gaudela, eskualdeko 51 bizilagunen eta 9 taldeen babesa jaso dute Haika eta Segiko kideek. "Eskubide zibil eta politikoen defentsan, gazteria aurrera!" manifestuan adierazten denez, sinatzaileek Jarrai-Haika-Segi sumarioaren bidez "parte hartze politikorako eskubidea, adierazpen eta iritzi askatasuna, elkartze eta antolatze eskubidea eta askatasun ideologikoa zigortu" nahi direla salatu dute. Horren aurrean "guztioi dagokigu erantzuna ematea" eta orain "euskal gazteriaren defentsan ateratzeko unea" dela ere sinatu dute Uribe Kostako kideek. Ostiralean 19:30ean elkarretaratzea egingo da Bilboko udaletxearen aurrean Aiboa Casares eta beste 41 gazteen kontrako epaiketaren aurka azaltzeko.

Nazio mailan 500 atxikimendutik gora jaso dituzte, jada, gazte mugimenduaren aurkako erasoan auzipetuta dauden 42 gazteek. Uribe Kostan horietatik 60 jaso ere bai. Atxikimendu kolektiboak, gainera, konpromezu batzuen erakusleihoa dira: talde bakoitzak bere kidegoaren barruan epaiketaren inguruko informazioa eta salaketa zabaltzea; auzipetuekin bat publikoki azaltzea; ostiralean Bilboko udaletxe aurrean burutuko den "eskubide zibil eta politikoen defentsan, gazteria aurrera" lelopeko elkarretaratzean parte hartzea; edota taldeen ordezkaritza Espainiako Auzitegi Nazionalera epaiketa egunean joatea.

Epaiketaren data oraindik ez da jakina. Bere garaian, otsailaren lehen astean izan zitekeela zabaldu zen, martxoko lehen astean Haikaren aurkako operazioan atxilotutakoak aske utzi behar izango dituztelako, atxiloketatik legeak epaiketa egin arte zehazten dituen gehienezko lau urteak iragan ostean.

Uribe Kostako atxikimendu kolektiboak

- Algortako Gazte Asanblada
- Erromo eta Areetako Batasuna
- Gazte Enbata konpartsa (Itzubaltzeta)
- Gazte Uhinak irratsaioa
- Itzubaltzetako Segi
- Koska Irrati Librea
- Leioako campuseko Presoen Aldeko Taldea
- Ukabilkada musika taldea
- Uribe Kosta astintzen! irratsaioa

Uribe Kostako norbanako atxikimenduak

- Ainara Jimenez Carnicero (Barrika), hezitzailea
- Ainhize Ibañez Aranburu (Berango), ikaslea
- Ane Izquierdo Aguilera (Leioa), ikaslea
- Araitz Hidalgo Lertxundi (Getxo), ikaslea
- Aritz Huidobro (Getxo), ikaslea
- Aritz Lertxundi Martinez (Sopela), langabetua
- Arkaitz Fullaondo (Leioa), soziologoa
- Asier Izquierdo Aguilera (Leioa)
- Asier Rodriguez Escudero (Berango)
- Beatriz Fernández Fernández (Algorta), EHUko irakaslea
- Christian Reinicke Urrutikoetxea (Algorta), irakaslea
- Daniel Paul Lopez (Berango)
- Egoitz Pérez Orella (Itzubaltzeta), langabetua
- Eider Lopez Rodriguez (Getxo), ikaslea
- Eider Ruiz de Agirre Larreategi (Itzubaltzeta), Biologian lizentziatua
- Ekaitz Agirregoitia Marcos (Leioa), ikaslea
- Eloien Rodriguez Escudero (Berango), Ikaslea
- Francisco Sanchez Vega (Leioa), gizarte langilea
- Garikoitz Mentxaka Sanchez (Berango)
- Goiuri Alberdi Aresti (Berango), ikaslea
- Haritz Bilbao Bedialauneta (Itzubaltzeta), ikaslea
- Ibon Arregi Martin-Lara (Getxo), langilea
- Idurre Gallastegi Sodupe (Berango)
- Iker Acero, surflaria
- Imanol Rodriguez Basauri (Berango)
- Iñigo Fernandez de Martikorena (Itzubaltzeta), kazetaria
- Iñigo Iruretagoiena Plaza (Berango)
- Irantzu Agirre Martinez (Algorta), ikaslea
- Jairo Castrillo Pardo (Erandio), langilea
- Juan Luis Mugerza Unanue (Berango), irakaslea
- Juan Mari Fernandez Motrico (Berango), jubilatua
- Julen Ribera Blanco (Getxo), ikaslea
- Kepa Ugarte Martiarena (Algorta) Ukberri.net-eko koordinatzailea
- Lander Gallastegi Miaua (Berango), arkitektoa
- Laura Mintegi (Algorta), idazlea
- Maitane Nerekan Umaran (Getxo), ikaslea
- Mikel Saratxo Moro (Algorta), ikaslea
- Mitxel Sarasketa Zubiarrementeria (Getxo), itzultzailea
- Nahikari Ayo Acebo (Itzubaltzeta), bertsolaria
- Naiara Agirregoitia Marcos (Leioa), irakaslea
- Nerea Cuellar Gonzalez (Itzubaltzeta), irakaslea
- Oihan Zubia Izagirre (Getxo), ikaslea
- Olatz Terrones Arrate (Berango)
- Oskar Romero Pamparacuatro (Getxo), gidaria
- Pedro Luis Terrones Etxebarria (Berango)
- Pedro Mari Urrutikoetxea (Getxo), ingeniari industriala
- Pello Ruiz de Agirre Larreategi (Itzubaltzeta), Ikaslea
- Peru Isasi Urbina (Campusa), Arte Ederretako ikaslea
- Ramiro Granado Granado (Berango),
- Udane Magunazelaia Izagirre (Getxo), ikaslea
- Unai Gorozika Pikasarri (Itzubaltzeta), ikaslea

Bestelako atxikimenduak ikusteko edota emateko:

www.gazteriaurrera.org

Gaiaren inguruko berriak:

Gazte Abertzaleak taldeak bere elkartasuna adierazten die Haika eta Segiko kideei (2005 Ots 01)

Gazte auzipetuen aldeko atxikimendu biltzea egingo dute internet bidez (2005 Ots 01)

Casaresentzat 14 urteko eskaera egin dute "Segi-Haika" auzian (2005 Urt 04)

(Argazkia: Gaztesarea)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun