Emakumeon Mundu Martxa '05 aurkeztuko dute ostiralean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 2a, 20:16

Aurten, "emakumeon eskubideak aldarrikatu eta beste mundu bat posible dela esateko" Emakumeen II. Mundu Martxa burutuko da, Uribe Kostako Mundu Martxarako Plataformak jakinarazi duenez. Horren berri emateko, datorren ostiralean, otsailak 4, arratsaldeko 8:30ean Mundu Martxaren aurkezpena egingo dute Algortako Villamonteko kultur etxean, "2005 arrazoi martxan jartzeko!" lelopean.

Nazio mailan, ekimenak honako taldeak batzen ditu Euskal Herriko II. Mundu Martxarako Plataforman: Asamblea de Mujeres de Bizkaia, Asamblea de Mujeres de Alava, Amalatz, Plazandreok, Ekin emakumeak, Lila Gorria, Bilgune Feminista, Plataforma de Solidaridad con Chiapas, Komite Internazionalistak, Emazteek diote (Hazparne), Bagabiltza, Gazteon Koordinadora, Azkoitiko Asanblada, Azpeitiko Asanblada, Zarauzko Sorgiñak, Askagintza, Comunidad Carmelitas Vedruna, Iruñako alde zaharra, Mugarik gabe (Nafarroa), Andrea, Asamblea de mujeres de Lizarra, Andremari (Huarte), Emakume Internazionalistak, Elkartzen, Barainaingo hagin, Medeak, EBEL (Emakume Baserritarren Elkartea), Askapena eta ELA, LAB, EILAS, ESK, EHNE eta CCOO sindikatuetako emakume arloak.

Harremanetan jartzeko:

- Uribe Kostako plataforma: 685 713 187
- Euskal Herriko Plataforma: em2005@emakumemartxa.org
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun