Soilik altzariak eskatzea geratuko da, 2005ean zehar apartamentuak erabat eginda egon eta hauek beteko dituzten erabiltzailei emateko, aipatu du alkateak. 34 eta 43 metro koadroko azalera duten apartamentuak dira eta, egiturari dagokionez, sukalde amerikarra, egongela, logela eta bainugela izango dute.
Beste lan batzuk
Etxebizitzen barrualdea egokitzeaz gain, teilatupeko 28 ganbara eraikiko dira. Igogailu ere jarriko da eta ataria berrantolatu (uraren, gasaren... kontadoreen koadro berriak jarri). Eraikineko kanpo aldean pasabidea egingo da garajeko sarrera-irteeraren gainetik, etxe ingurutik oinezkoen joan-etorria bermatzeko.
Luis Lopez Oseseko 28 apartamentu tutelatuak Erromoko Nagusien Etxean daudenei eta etorkizunean udalerriko beste gune batzuetan eraiki asmo direnei gehituko zaizkie.