Jarrai-Haika-Segi auzia mintzagai izango da etzi Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 2a, 22:54

Ostiral honetan, otsailak 4, arratsaldeko 5etan, Algortako Villamonte Kultur Etxean "gazteon kontrako errepresioaren" inguruko hitzaldia burutuko da Ibon Meñikaren parte-hartzearekin. Jarrai-Haika-Segi auziaren epaiketa gertuago dagoenean, auzi horren nondik norakoak lehenengo pertsonan entzuteko aukera izango da. Horretarako, hitzaldi honetan, Ibon Meñika gazte auziperatuak hartuko du parte.

Baina auzi horretaz gain, gazte mugimenduak "Uribe Kosta eskualdeko gazteon aurkako erasoen egoera larriaz" ere mintzatzeko beta emango du. Bertan, "gazte askori ezarri edo ezartzear dauden kartzela zigorrak, isunak, epaiketak eta abar" ausnartuko dira.

Antolakuntzak hitzaldiari jarritako helburuak bi dira: "alde batetik gazteon aurkako errepresioaren alde gordina azalaraztea, baina bigarrenik, gazte harrotasunez egin beharreko borrokarako deialdia luzatzea".

Azkenik, Jarrai-Haika-Segi sumarioa salatzeko, egun berean 19:30ean Bilboko udaletxean burutuko den kontzentraziora abiatzeko deia egingo zaie partehartzaileei.

Gaiaren inguruko berriak:

Uribe Kostako hainbat bizilagunen babesa jaso dute Haika eta Segik

Gazte Abertzaleak taldeak bere elkartasuna adierazten die Haika eta Segiko kideei (2005 Ots 01)

Gazte auzipetuen aldeko atxikimendu biltzea egingo dute internet bidez (2005 Ots 01)

Casaresentzat 14 urteko eskaera egin dute "Segi-Haika" auzian (2005 Urt 04)

(Argazkia: Alasbarricadas.org)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun