Jarrai-Haika-Segi sumarioari buruzko "hainbat irregulartasun" on-line

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 3a, 15:34

Euskal Herria Info agerkari digitalak on-line jarri ditu 18/01 sumarioaren inguruan gertatu edo gertatzen omen diren "hainbat irregulartasun". Euskal Herria Inforentzat bertan aipatutakoa "lagin bat besterik ez da, baina oso esagurantsua". Zalantzan jartzen duten lehenengo kontua sumarioaren tesia da. Agerkari digitalaren arabera, "'Dena ETA da' tesian, probatu beharko luketen lehenengo lotura ETA-KAS-Ekin izan beharko zen. Orain ez, epeak direla-eta kasu hori epaitu gabe, hurrengo loturari ekingo diote, ETA-KAS-Ekin-Jarrai-Haika-Segi. Azken lotura hori KAS-Ekinen bitartez egiten da (ETA - Jarrai-Haika-Segi lotura zuzena ez dago), beraz probatutzat emango dute ziur aski lehenengoa. Gainera, bilera batean Ekineko pertsona bat egoteak suposatzen du bertan dauden guztiak, kideak eta erakundeak, Ekin direla (beraz, ETAkoak guztiak)".

Gaiaren inguruko berriak:

18/01 Makrosumarioa: Jarrai-Haika-Segi (Euskal Herria Info)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun